XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1948ko uztailaren 5ean
Gaur lagun berri bat egin dut trenean.
Ulibarrengoa da, Martin du izena eta ongi konponduko garela ematen du.
Martin ere Hirian aritzen da lanean, oihal denda batean, eta nik bezala eskola ez du batere maite.
Behin maisuak euskaraz hitz egiten harrapatu zuen, eta nola eskolan gaztelaniaz bakarrik egin daitekeen, ba konpasaren orratza hartu eta mihia zulatu zion...
Astapotro halakoa!
Ez nau harritzen Martinek eskola fitsik ere maite ez izateak.
Ene lagun berria ni baino azkarrago dela uste dut, eta balio duela ikasketetarako, baina eskolari sekulako gorroto hartu dionez, ez da berriro itzuliko.
Martinek sekretu bat kontatu dit.